Elbarriak? Ez, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Otadui 2016ko eka. 10a, 00:00

Badira bizitza bermatzeko beharrezkoak diren mugak.

Zelula eusten duen mintza kasu; badira beharrezkoak diren oztopoak: esaterako, aurrera kemen eta indar handiagoz egitera laguntzen digutenak; badira arriskutik babesten gaituzten erromarak: eskaileretan, balkoietan...; txandaka ibiltzeko gelditzera deitzen gaituzten seinaleak: errepideetan, espaloietan... 

Badira ilargira eraman gaituzten suziriak, soinuaren abiaduraren pareko hegazkinak, mendiak etengabe zulatu eta zulatzen dituzten makinak, badira kilometro luze diren etxeorratzak, mendi puntan dauden gasolindegiak, lur azpiko hiri ezkutuak.

Badira eskailera mekanikoak, botoi batekin mugitzen diren hormak, soilik hurbilduaz irekitzen diren ateak... 

Baina badira ere, 2016an oraindik, bataio batera edo lagun bati azken agurra ematera bere gurpil aulkiaz Arrasate edo Mondragoeko elizetara sar ezin daitezkeenak.

Badira pertsonen aurretik legeak babesten dituen monumentu ateak.

Egin al dezake zerbait norbaitek? Ala mugitzeko behar bereziak dituztenak, egun handira arte... ez, eskerrik asko?

----------

Joxe Otadui Bengoa

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak