Klima aldaketaren nor-nori-nork

Erabiltzailearen aurpegia Josu Urrutia Beristain 2024ko uzt. 20a, 00:00

Azken 200 urteetan gizakiok atmosferara isuri ditugun CO2 eta beste gas batzuen ondorioz, tenperatura batez beste 1,5 gradu igo da.

Horren ondorioz, eguraldi aldaketak bortitzagoak dira.

Gurean orain arte sumatu dugun gauza nagusia da udan beroaldi zakarrak ugariago eta luzeago direla; baina Mozambiken zikloiak ugari eta indartsuagoak dira.

Eta eguraldi bortitzak batean eta bestean dituen ondorioak ere ez dira berdinak.

Isurketei dagokienez ere ez ditugu guztiok berdin egin. Azken 200 urteetan Euskal Herrian bizi izan den jendeak isuri duen guztia batu eta gaur egun bizi garenoi egotziz gero, biztanleko ia 500 tona CO2 dira. Mozambiken ariketa berak biztanleko 5 tonako emaitza ematen du. 

Hain zuzen ere, 2023an euskal herritar bakoitzak isuri duguna mozambiketar bakoitzak isuri duena baino 35 bider gehiago da.

Batzuen eta besteen aberastasuna alderatzen badugu, zera dugu: Euskal Herriko ekonomiaren tamaina biztanleko 40.000 dolarrekoa dela eta Mozambikekoa, berriz, 1.000 dolarrekoa.

Gu 40 bider aberatsago gara, 35 bider gehiago kutsatzen dugu, eta zikloiak eta goseteak han jasaten dituzte.

Gasolinaren, argindarraren edo gasaren prezioa igotzen denean kexaka gabiltza, erakundeek autobide gehiago egiten segitzen dute, eguzki edo haize zentral bat egin nahi denean ere kexaka, komunikabideek turismoa goraipatzen dute...

Gai honetan pozak eta nekeak nola banatu erabaki beharra dago, baina ezin dugu ahaztu gure isuriek sortutako zikloi eta lehorteak jasaten ari direla Mozambiken. Eta presazkoa da. 

Eztabaidatu dezagun eztabaidatu beharrekoa. Erabaki dezagun erabaki beharrekoa. Eta ea lor dezakegun inoren bizkarretik eskegi gabe duin bizitzea. Zenbat eta bizkorrago, hobe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak