Aurten, baina, zera aldatu da: mundu mailan energia nuklearreko erakunde batek arduradun bat ipini du Txernobyl ingurua zaintzeko: Rafael Grossi jauna, hain zuzen ere. Gatazkaren alde biei eskatu die lasai lagatzeko Txernobyl ingurua, baina ez diote kasurik egin; eztanda-hotsak gertatu dira, eta Rafaelek galdera hau bota die: "Zein izan da?".
Betiko erantzuna: eskoletako umeek bezala, errua elkarri leporatzen hasi dira.
Gogoratu behar da bake denboran simulazio bat egiten ari zirela gertatu zela hondamendi nuklearra Txernobylen. Orain, gatazkan, auskalo zer gerta daitekeen, baina ez dago eskolara joan beharrik jakiteko bake eta gatazka garaietan soberan daudenak zentral nuklearrak direla; izan ere, beti izango dira arriskutsuak guretzako eta ondorengo belaunaldientzako.
Kontuan izan argindarra kontsumitzeko garaian norekin gabiltzan tratuan.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara