Beste planeta batera joan baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Josune Garitaonandia 2023ko urtarrilaren 27a

Janine Benyuns biologoak esan du zuhaitzengandik gauza asko dauzkagula ikasteko; batez ere, ingurua hobetzea, beste bizitza mota batzuen baldintzak bermatuz.

Gizakiak, momentuz, izurrite bat balitz bezala jokatzen du, inguruko bizitza mota guztiak desagerrarazten; alegia, kolokan jartzen du ondorengo belaunaldien bizitza.

Nahiz eta jakin zuhaitzak ondo kudeatu behar direla, hor jarraitzen dugu, gure zoramenean, erruki barik basoak moztuz, epe motzeko etekin apurrak ateratzeko.

Beharbada, gizakia lehenago desagertuko da, baina, Janinek esaten duen moduan, beste planeta batzuetara joateko ahalmena eduki baino lehen, gizakiak ikasi behar du bizitza mota guztiak errespetatzen.

----------

Josu Garitaonandia 

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak