Mesede eske ibili behar dute, bizilagunek gauez wifia itzal dezaten, edo zuzenean haien etxea babesten dute pertsiana, gortina eta arropa bereziak erosiz. Eta ez badute helburua lortzen, karabana baten bizi dira, uhinetatik ihesi; beste herrialde batzuetan hasi dira, eta ez harritu supermerkatuetan ikusten baduzue astean behin wifirik gabeko eguna. Aukera ematen diete gaixo horiei euren osasuna kaltetu gabe erosketak egiteko. Saiatu horrelako guneetan mugikorra itzaltzen; azken finean, uhinek, maila desberdinean, kalteak eragiten dizkigute denoi.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara