Mugi txartela berritzeko arazoak

Erabiltzailearen aurpegia Josune Garitaonandia 2022ko api. 17a, 00:00

Irailean desgaitasun bat eman zidaten, eta erabaki nuen Mugi txartela berritzea.

Eskatutako dokumentazioa bidali nuen, eta handik astebetera mezu bat jaso nuen esanez bezeroentzako arreta zerbitzura deitzeko. Deitu, eta esan zidaten ezgaitasun-ziurtagiria eta lan-bizitzaren agiria falta zirela.

Webgunearen helbidea eman zidaten, baina ez daukat ordenagailurik; hortaz, telefono zenbaki bi eman zizkidaten.

Deitu, deitu, eta ezer ez, ez dute hartzen. Baina beti bideratzen zaituzte webgunera. Ze majoak…

Azkenean, Eibarrera joan nintzen, eta atezainak – gaztelaniaz–, ea ordua hartuta neukan...

Esan nion ez dutela telefonorik hartzen eta Internetik ez daukadala; beste zenbaki batzuk eman zizkidan eta... hor konpon!

Mesedez eskatu nion nire ezgaitasun-ziurtagiria eraman zutenei fotokopiak ateratzeko, eta kito. Bada, ez. Berriro jaso nuen mezua, ondo ez dagoela esateko. Eguneratuta egon behar duela. Ez da egia izango!

Irailetik hona, ez da ezer aldatu. "A… berdin dit, eguneratuta behar dugu". Eta, nola ez, bideratzen naute webgunera; benetan jatorrak...

----------

Josune Garitaonandia

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak