Mila zentral nuklear gehiago; zoratu egin gara?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2024ko mar. 9a, 00:00

COP28 biltzarrean ia 200 nazio elkartu ziren, Dubain.

Ameriketako Estatu Batuak eta Frantziak adierazi zuten energia nuklearrarekin asetzeko beharra dagoela.

Klima aldaketari aurre egiteko argumentu bezala erabilita ere ez dit balio; ez da etikoa gizarte kontsumista baten kapritxoak betetzeko ondorengo belaunaldiei kaka erradiaktiboa lagatzea milaka urtetan zehar.

Zentzuz jokatu dezagun: daukagun energia hobeto administratu eta itxaron teknologia garbiagoen garapenei.

Une batez pentsa dezagun plan zoro hori aurrera doala; gaur egun, munduan 61 zentral nuklear dabiltza eraikitzen. Batez beste, sei urtetik gora irauten dute obrek, eta lehen aurrekontutik dezente kostu handiagoak dituzte. Esan nahi dudana da teknikoki gauza guztiak ondo joanda ere ez ligukeela balioko klima aldaketari garaiz aurre egiteko.

Bestetik, kontuan izan lehenago edo geroago uranioa ere gastatuko dela eta berriz ere arazo bera izango dugula.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak