Gogorra da, bai, baina krisi honetatik ahal den eta ondoen irteteko ezinbestekoa da guztion ahalegin berezia. Benetan azpimarratu nahi dut: guztion lana beharrezkoa da gaitz honi aurre hartzeko, aipatzen dizkiguten pautak jarraitzea. Izan ere, hau guztion artean egin beharreko ahalegin berezia da.
Nire aitorpena ere euren lanpostuetan jarraitzen duten langile publiko zein oinarrizko zerbitzuak aurrera ateratzen dituztenei. Kale garbitzaileak, okindegi edo janari dendakoa... baita ere lanean diharduten udal langileen lana eta konpromisoari esker, oinarrizko zerbitzuak eskuragarri ditugulako.
Azkenik, oso garrantzitsutzat jotzen dugu ofiziala ez den informaziorik ez zabaltzea. Komunikazio kanal ofizialak zabalik daude eta toki guztietara iristen dira. Beraz, ez zabaldu informazioa ez badakizu nondik datorren.
Guztion artean gaindituko dugu.
Eskerrik asko!