Astebete eskas igaro da Palestinari elkartasun internazionalista azaldu geniola San Mamesen, Israelen genozidioa salatuz. Bi herri, taupada bat. Geu ere herri garela aldarrikatuz munduan zehar, futbolak eskaintzen digun bozgorailu sinboliko eta emozionala lau haizeetara zabalduz. Bihar, Bilboko kaleetan ozen adieraziko dugu geurea herri antifaxista dela. Euskal Herriaren eta herri zapalduen askatasun haizeak bultzatuta, mundutik faxista guztiei aurre egiteko hitzordu garrantzitsua. Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren kontrako aldarrikapen eguna izango da eta Herriko Plazan egongo gara, herriarekin eta eragile feministekin batera, gure jendartetik indarkeria matxista amaitu arte. Amaitzeko, azaroa memoria hilabetea ere bada, eta hilaren 29an Enrike Gomezi merezi duen aitortza ekitaldia egingo diogu; berari, familiari eta lagunei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, faxistek hildako herrikidea, Leonen sortua eta Baionan eraila.
Askatasun haizea gara!