Faxismoaren ezaugarri batzuk dira, besteak beste, mugimendu antidemokratikoa dela, indarkeriaren erabilera sistematikoa egiten duela, oposizio oro etsaitzat hartzen duela eta mugimendu populista dela.
Eta, urrunekoa barik, hobe genuke gertuko hainbat jokabide aztertzea eta konpontzea. Kontzientzia antifaxista hedatu eta faxismoaren aurka mobilizatu eta borrokatu behar dugu baina baita gertuko jarrera eta ekintza faxisten aurka ere.
Faxismoa borrokatu eta garaitu behar dugu, beti, eta inoiz ezin dugu jarrera faxistarik zuritu edo/eta faxismoaren aurrean epel azaldu. EH Bildutik faxismoa borrokatu dugu, borrokatzen dugu eta borrokatuko dugu, pertsonen askatasuna eta berdintasuna iparrorratz izanda. Faxismoari aurre egingo diogu, herritarrekin eta herri mugimenduarekin elkarlanean, justizia eta elkarbizitza balioak landuz.