Iritsi da hurrengo eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezpeleta 2024ko api. 27a, 00:00

Hauteskunde guztiek dute biharamuna, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeena ere iritsi da.

"Eskerrak!", pentsatuko du batek baino gehiagok.

Ohituegiak gaude ikustera nola egun honek, bixamon honek, efektu amnesikoa duen, nola atzo egia absolutu eta promesak zirenak gaur "agian" edo "ikusiko dugu" bilakatzen diren.

Ondorio garbi bat utzi digu biharamunak: eraberritze politikoa eta gobernatzeko beste eredu bat behar dugu.

Einsteinek zera omen zioen: "Ez dezagun espero ezer aldatzea, guk beti gauza bera eginez gero". Eta hor dago gakoa. Tentazioa egon baitaiteke gatopardismoan erortzeko, "dena aldatzea ezer ez aldatzeko". Baina hori ez da gure iparra, jakin badakigulako aldatzen ez den gauza bakarra dela dena aldatzen dela.

Mandatua argia da: orain artekoak ez du balio. Bestelako emaitzak lortzeko, bestelako modu batean aritu beharra daukagu. Kooperaziotik eta komunitatetik, elkar ulertuz eta elkarlanean. Jendarteak nahi hori adierazi du hauteskunde hauetan, eta komeni da gogoan izatea, amnesiak jo aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak