Lizarratik Bergararako bidea egiten zuen garai bateko trenak, baina bide berdeari Eskoriatzatik, Kuatruenako etxeetatik, hain justu, Arabako mugarainoko tartea falta zaio, tamalez. Oso ibilbide polita borobilduko luke tarte horrek, baina halaxe dago, osatzeke, nahiz eta autobidea egin zenean eragindako afekzioak berdintzeko Diputazioak agindutako lanetako bat izan.
Denbora igaro da, denbora asko, gainera, baina Diputazioak bere hitza jan du, ez du agindutakoa bete. Noiz arte?
----------
Jon Errasti Iriarte
Eskoriatza