Zer egingo zenuke?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olivares 2016ko ira. 17a, 00:00

Sortzaileak al gara? Noiztik gara sortzeko gai? Noiz arte?

Todo niño es un artista, el problema es seguir siendo un artista cuando creces”, zioen Pablo Picassok. 

Sortzeko, aske izatea ezinbestekoa da, epaituak ez izatea, hori baita sortzailetasunaren etsairik handiena, epaituak izatea. Horretan, kulpa handia dauka norberak, norbera izaten baita epailerik txarrena. Baina hori nondik dator? Noiz lagatzen diogu sortzeko aske izateari? 

Txikitatik mozten dizkigute hegoak, gure sortzailetasuna mugatzen, zer egin behar dugun esaten, egiten duguna epaitzen. Horretara ohitzen gaituzte eta horrekin batera etortzen dira gure frustrazioak eta beldurrak. Dena arautua eta begirada kritikoez eta zorrotzez inguratuta egoten baita.

Ez daukagu irudimena garatzeko eta sortzeko tarterik. Beraz, ez dut nahi finkatutako arauekin jarraitzea.

(....................................................................................................................................................)

Gozatu espazioaz eta askatu itzazu zure hegoak, astindu ezazu zure irudimena. Lerro ikusezin honetan irudikatu zuk idatziko zenukeena, zuk marraztuko zenukeena, zuk zeuk sortuko zenukeena. Osatu gelditzen den tartea zuk sentitzen duzun bezala. Askatu irudimena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak