Sinetsi eta egin

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olivares 2015ko mar. 5a, 08:24

Ausardia, zer da ba? Erosotasunetik irtenez gero norberaren segurtasuna azaldu behar da.

Zer erraza den norberaren tokitik esku hartzea, norberaren figura erabat osatuta duen tokitik, espaziotik, bertan duen rola hartzea, onartua duen rolarekin jokatzea. Eta norberaren rola onartuta eta bertan gustura egonda erraza litzateke konfiantza izatea, segurtasunez jokatzea.

Urteen poderioz norberaren motxilan sartutako esperientziekin osatutako figura hori, norberak besteen laguntzaz osatu eta onartu duena, erosotasunaren barruan handia ikusten da. Baina, konfort horretatik haratago joaten bada? Hau da, konfiantzazko toki edo inguru horretatik irtenez gero? Auto-konfiantza gutxikoa izanda, besteen aurrean jartzerako orduan ez zara orain arte bezain eroso egoten, ez duzu zure buruarenganako konfiantza berdina. Ezagunean duzun ausardia hori desegin egiten da. Urteetan osatutako figura, segurtasun eta konfiantza hori bat-batean desagertu egiten da? EZ. Apika ezkutatu egiten da, baina ez utzi. Egin aurre ezezagunari konfiantzaz, ezagunean sortutakoa ez da hala nola sortu, ez dator hutsetik, lortutako figura zugandik sortutako zerbait da, zure barnetik irtendako gauzak dira guztiak, beraz sinetsi  zure buruagan. Ingurukoak, gertukoak ematen dizuten segurtasun sentsazioa gorde, inguru ezezagun batean eduki ahal duzun segurtasun eza betetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak