Agerian dira gauza horiek guztiak, eta agerian gelditzen ez direnak? Zer? Herri mugimendu ugari ditugu inguruan, herri mugimendu hauen helburua eta ondorioa normalean ezagutzera ematen da, baina ezagutzen ez ditugun barneko gatazka, liskar eta bidean galdutako ideia guztiak… Ez gara ohartu ere egiten helburu horiek lortzeko egiten diren bide zailez. Beti betikoak egoten direlako? Ez daukagu urruti joan beharrik horretaz ohartzeko, gure inguruan begiratzea besterik ez dago.
Asko dira herriko produktuak, dendak etab. bultzatzen dituztenak, hori da agerian gelditzen dena, eta erabat ados nago, lehendabizi gure ingurua zaindu behar dugu gero haratago joateko. Baina Debagoienean egiten den egitasmo bat, debagoiendarrentzat, bertako eragileekin ez kontatzea zilegi da? Herrian egiten den zerbait, izatez herriarentzat, kanpoko enpresa batek antolatzea… goazen herritarrak bultzatzera, bailara aberatsa dugu, denetik dugula esango nuke, goazen ba debagoiendarrak bultzatzera.
Ez bilatu kanpoan etxean duzuna. Ez gaitezen gelditu gure zilborrari begira, gure esku dago eta!