... egunez egun zorigaitza bizitzen, 6 hilabetetako parentesia gure bizitzan, norberaren bizitzari garrantzia kentzen, gure maitasuna erakusteko, laguntasuna.
6 hilabete eta lau egun iraun du gaixotasunak gure bizitzaren egunerokotasunean. Parentesia itxi da? Baietz esango nuke, baina orain ez da berdina izango. Gure bizitza berhartuko dugu, bai, baina parentesi luze eta amaitu ezin hori ez dugu bela ahaztuko, ez horixe. Orain parentesi horren ondorioak irentsi behar ditugu, ez da erraza izan eta ez da erraza izango. Baina horrekin bizitzen ikasi behar dugu.
Bizitza da, bizitzaren parte da heriotza, azkeneko fasea. Hutsune handia dago gizartean arlo horretan, ez dugu heriotza onartzen. Zerbait negatiboa da heriotza? Ez da erraza horrelako egoera bat bizi izatea, ez. Baina ikasiz egiten da aurrera, eta horretan asko dugu ikasteko.
Horretarako ezinbestekoa da bizitzen ikastea, bizitzaz gozatzea, ingurukoak zenbat maite dituzun esatea, erakustea, barruko korapiloak askatzea. Ohartu gaitezen bizitzaren edertasunaz, egin dezagun negar, egin dezagun barre, egin dezagun oihu. Ez da erraza bizitzea ala ez da erraza bizitzen jakitea? Ikasiz egiten da bidea, beraz, ikasi dezagun.