25 urteko aitona bi

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2022ko urr. 21a, 00:00

Orain dela bi aste, txikitako lagun on batekin hizketaldi interesgarri batez gozatzeko aukera izan nuen.

Ez dut gogoan haren hasiera, baina momentu batez solasaldia eten zitzaigun poltsikoan nuen mugikorraren kapritxoz. Hitz egiten ari ginena berreskuratu ezinik, telefonoa itzali nuen, eta jarraian, gure mugikor-aurreko bizimodua gogoratu genuen. Izugarria zen ume izatea. Asperraldiak bultzatutako sormen geldiezin hura… Lagunen bila atez ate joan denak badaki orbel eta makila huts batzuekin egin daitekeen guztia: errekan behera doazen itsasontziak; haizetik babesten gintuzten baso-txabolak… Ez dira hainbeste urte pasa, baina guztia da ezberdin orain. Telefonoa etxeko kablera lotua zegoenean askea baitzen gure irudimena, baina mugikorrak kablerik ez duenetik, gu geu lotu gaitu.

Ume izatearen alderdi onek asko balio dutelakoan, gure etorkizuneko seme-alabei mugikorrik emango ez diegula adostu genuen, barrez. Guraso kaxkarrak izango gara oso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak