Txanpon baten truke

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2021ko aza. 27a, 00:00

Idazten hasi orduko pasa zaizkit 15 minutu. Erloju orratzen joan-etorri geldiezinak tik-tak. Nire barnean zalantzaren sua piztu da: gizakiak sortu du erlojua, eta baita orratzak bertara lotu. Handinahikeria? Ala beldurra? Zeren, denbora joan badoa, baina ez da sekula itzultzen. Nire bakarrizketaren antzera, badoa, baina ez badut bertan argi distirarik aurkitzen galdua dut goiza. Galdua. Ni ala nire denbora? Denbora balitz, lanean nengoke; idazten ari naiz, ordea. Ni banaiz, lanean nintzateke, baina idazten ari naiz. Zer galdu dut, hortaz? Dirua. Dirua lortzeko behar dudan denbora, hobeto esanda. Kaka zaharra.

Ezin atera denbora ekuaziotik. Baliotsua behar du izan. Dirua baino gehiago? Agian. Biak baitira geroz eta garestiago urteak joan ahala, baina denbora ezin dezaket sortu, eta dirua bai. Kontua da dirurik gabe ere ezin naizela bizi. Kaka zaharra.

Nire denboraren zati bat saldu beharko dut merkatuan.

Handinahikeria? Ala beldurra?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak