Euri tantak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2020ko urt. 17a, 07:36

Gaur, nor naizen galdetu dit ispiluak.

Malko isil bat amildu zait masailean behera galderari erantzunez. Eta beste bat, eta beste bat. Jantzia daramadan maskara bustiz. Sinestezina dirudi nola itzal dezaketen euri tanta gutxi batzuek norbere barneko sua. Tamalez, gizona naiz eta ezin dezaket negarrik egin zure aurrean, erantzun dit ispiluak. Beste malko bat aurpegian behera, nire gizonezko maskara hau pitzatzen hasiz. Erosioaren indarra. Botere geldiezina, nola urak harriak desagerraraz ditzakeen, mendiak aran bihurtzeraino. Malkoak ere ura dira, indar geldi ezinak. Hala behar luke, behintzat, negar egiteak, erreakzio geldi ezina, bizitzan zehar aurkitzen ditugun gaindiezin diruditen egoeren aurrean, irtenbidea.

Zein da ba negar egiteari alternatiba? Nire sentimendu, uste, maitemin eta beldurrak nire izatearen barreneko zoko ilun batean giltzapean gordetzea, bertan ustel daitezen? Ez zait osasungarria iruditzen, eta, gizon izan baino lehen gizaki naizen heinean, publikoki nire sentimenduak erakusteko eskubidea aldarrikatzen dut, gizartearen kritikatik at.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak