Sustraiak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2019ko ira. 29a, 00:00

Transmisioan datza aitonaamonen beharra, hura baitute helburu, bihotzbihotzez. Guretzat, XXI. mendeko kontsumismo azeleratu honen biktimontzat, inoiz ahaztu ez dezagun nor garen, eta nondik gatozen. Lurra, hazia, zuhaitza eta sagarra; sagarra, hazia, lurra eta zuhaitza.

Gure egunerokotasunean galduta, askotan ahazten dugu dena elkar lotua dagoela, denok baikatoz toki beretik, eta oreka natural hau mantentzea, beraz, gure biziraupen propioaren oreka bermatzea litzateke. Askotan ez dugu kontuan gure erosotasuna lortzearren nolako sarraskiak egiten dizkiogun ingurumenari, landare, animalia eta ekosistema ezberdinak suntsitzetik, gizakion arteko gerrak eragitera. Eta zertarako? Urtero mugikor berri bat izateko; armairua erabiltzen ez dugun arropaz betea edukitzeko; eta gure egoa sartzeko nahikoa handi diren etxeak erosteko.

Ondo irakatsiak bere fruituak ematen dituen bezala, ondo ikasiak ere bere fruituak emango ditu. Horregatik, eskerrik asko aitona-amona guztiei, eskerrik asko zuhaitza, sustrairik gabe, erori egingo dela irakastearren.

Lurra, hazia, zuhaitza eta sagarra; sagarra, hazia, lurra eta zuhaitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak