Kate ikusezinak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Larrañaga 2018ko uzt. 28a, 00:00

Goizeko bostak. Zerua ilun eta isilpean. Beste egun luze bat aurretik, beste irribarrerik gabeko lan egun luze bat aurretik. Buzoa eta botak jarri eta tailerrera, edo erratza bizkarrean hartuz kalea garbitzera, edo belarra moztera, edo tabernako barraren atzean mozkorrak aguantatzera.

Zazpi egunetik bost, kateatuta; asteburuko bi egun izugarri labur horien zain, eta zertarako? Egongelan 60 hazbeteko telebista izateko, eta bertako iragarkietan saltzen dizkiguten produktu guztiak erosteko, ala parrandara irten eta gure existentzia eta arazoak ahazteko, edo astean zehar ikusi ez ditugun lagunekin edo bikotekidearekin egoteko.

Egunak dituen 24 orduei kendu lanean igarotako zortzi, lanera joateko behar diren beste pare bat ordu, lotarako beharrezkoak diren beste sei, sukaldean, jaten eta garbitzen erabiltzen ditugun beste ordu pare bat, eta horrela etengabe.

20 urterekin lanean hasi eta, erritmo honetan, 70ekin jubilatu arteko 104.000 lanorduak eta asteburuko aisialdian disfrutaturiko 41.000 orduak konparatu besterik ez dago konturatzeko ez garela bizi uste dugun bezain ondo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak