Imajina dezagun diruak ez duela gizakia kutsatu eta berdintasuna bere zentzu zabalenean egiazkoa dela.
Imajina dezagun neskak mutilak direla eta mutilak neskak, beltzak zuriak direla eta zuriak beltzak, itsusiak ederrak direla eta ederrak itsusiak, gauak egun eta egunak gau direla. Imajina dezagun lotsa guztiak galdu ditugula, eta, zergatik ez, suposa dezagun denbora eten dezakegula. Ez dugula lanera zein klasera joan beharrik, eta benetan nahi duguna egiteko guztiz askeak garela. Suposa dezagun ez dugula ordutegi eta betebeharrik, espresuki guk bete nahi dugunik baino. Kasu horretan, zer egingo zenuke?
Gu geu gara gure ametsak errealitate ez bihurtzearen arrazoia. Pentsa, imajina eta suposatu dezagun.