Elkartearen etorkizunarekin nago ni kezkatuta. Bederatzi lagunek osatzen dugu zuzendaritza batzordea eta tartean badira hamabost edo 8-10 urte daramatenak. Urte asko dira eta nahiko lukete atseden hartu, baina ez da inor gerturatzen erreleboa emateko.
Boluntario berririk ez eta batzordea uztea erabakitzen badute, lauzpabost lagun geldituko gara taldean. Ezinbestean, behera egingo luke antolatutako ekintza kopuruak. Eta, denborarekin, elkartea desegiteko bidea ere ez ote luke ekarriko horrek?
Badut beldur hori. Zer gertatuko litzateke, orduan, Ozkarbi elkartearekin? Gogoan izan Ozkarbi elkarteak hitzarmen bat duela Udalarekin erretiratuak direla eta. Zer ondorio izango luke elkartearendako hitzarmen hori bertan behera gelditzeak?
Deia Elgetako erretiratu guztiendako da. 160 bazkide inguru gara. Jendea behar dugu zuzendaritza batzordean. Herri txikia da gurea.
Merezi du, benetan.