Baina nork pentsatu du herriaren erdialdean autobus geltoki batek zer ekar dezakeen? Kutsadura akustikoa, ingurumenaren kutsadura, zarata, itxaronaldiak...
Gaur egun, Zalduspetik 250 autobus inguru pasatzen dira, hiri artekoak, urbanoak, lineakoak eta abar. Baina geltokia erdigunean jarriko bagenu, ez lirateke egunero 250 autobus izango, baizik eta 500 autobus! Bikoitza izango lirateke!
Prest gaude trafiko hori guztia, kutsadura akustikoa eta ingurumen kutsadura hori guztia jasateko?
Ezetz uste dut, denok hiri garbi eta berde baten alde egiten dugulako, Mugikortasun Planean proposatzen den bezala, geltokia herriaren erdigunean jartzeak plan osoa hondatuko duelako, planaren filosofia hautsiz.
Imajinatu Zalduspeko geltoki bat, handia, zabala, kafetegi zerbitzuarekin, bainugelekin eta bezeroarentzako arretarekin, beste hiri batzuetan bezala. Egin dezagun Arrasate kutsadurarik gabeko hiri bat, irisgarritasun ona duena.