Orain, iragarkietako azken kotxe horretan ez dugu hainbeste pentsatzen, ezin baitugu erabili. Beste era batera esanda, ez ditugu gauza materialak horrenbeste desiratzen. Aitonaren azken besarkada, lagunekin elkartzeko unea, bikotekidearen azken laztana eta beste hainbeste une atsegin etortzen zaizkigu burura. Eta hori zoragarria da. Beltza zirudien egoera hori orban zuriz apaintzea posible da. Konfinamenduak, bizitzako balioei dagokienez, ez digulako onura baino kalte gehiago egin. Alderantziz, alegia. Gure lehentasunak zeintzuk izango diren hausnartzera eraman gaitu, hain zuzen.