Argi dago indartsuena ez dela indar fisiko gehien duena. Ahulena, une oro negarrez dabilena ere ez. Balantza hori aztertu, positibo ematen duela ikusi, eta ostean kalteei aurre egiteko gai den oro da garaile bakarra bizitzan.
Inoiz ez dakigu gure barruko indarra norainokoa izan daitekeen, bizitzak frogan jartzen gaituen unera arte. Eta momentu hori heltzean, ezin gara joko honen galtzaile izan. Negarrak ere garrantzitsuak dira. Indarra hartzen baitugu barruko amorruak uxatzean.
Ama, bizitzak balantza hori aztertzeko aukera eman zizun behin, eta zuk, froga bikaineko batekin gainditu zenuen. Oraingo honetan ez zara gutxiago izango, eta ez diozu bizitzari joko hau irabazten utziko, garaile izena zurea delako.