Bihar berandu, agian

Erabiltzailearen aurpegia Josune Odriozola 2018ko aza. 9a, 11:02

Maiatzak 4. Hurrengo astean azterketa dut, baina arratsaldean nire pelikula gustukoena dago telebistan. Iragarkietan apunteak begiratuko ditut. Kasualitatea! Mugikorrean mezu asko dauzkat erantzuteko eta pelikula hasi da. Gurasoek afaltzera joateko deitu naute eta jada begiak ixten zaizkit, beraz, ohera joatea izango da onena. Bihar, lehen minututik topera hasiko naiz.

Ekainak 11. Nire logela nolakoa den ahaztua dut. Arropak, menditxoak osatuz, bertatik botata baititut. Ama maiatzetik ari da txukuntzeko esanez, baina ez dut denborarik. Bihar txukunduko dut guztia.

Uztailak 18. Ez dut amona aspaldian bisitatu. Lanpetuta nago, bihar joango naiz. Pentsatzen jarri eta, bihartik aurrera, egitekoak momentuan egiten hasi beharko naiz. Baina, bihar.

Abuztuak 25. Maiatzeko gutxiegiaren ondorioz, uda ikasten pasa dut. Logelak Aloñako mendilerroa dirudi eta eskumuturra hautsi dudanez, ezin dut bakarrik jaso. Amona ospitalean dago. Bizi bakarra dugu. Ez dezagun utzi biharko gaur egin dezakeguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak