Mexikon, kultura eta hezkuntzako idazkaria den emakume batek "pertsona arruntak" gainjarri eta urritasuna dutenak zeharo iraintzen eta gutxiesten zituen bertan. Baina, zer da "pertsona arrunta" izatea? Ideia ezberdinez osatutako pertsona arruntak gara guztiok. Bakoitzak bere esentzia du eta horrek egiten gaitu besteengandik desberdin. Pentsatzen jarri eta neure burua definitzen hasi nintzen. Lehenik, hankak. Motzak, baina kilometroak korrika egiteko gai direnak. Gorenean, burua. Ideia xelebrez beteta, baina ingurukoak baloratzeko gai dena. Azkenik, bizitza eman eta definitzen nauten besoak. Umetatik, besteengandik desberdinak izanda, momentu zailak erraz bihurtuz, arrunt bilakatzen joan eta nire gaitasun egin dira. Ezgaitasuna, norberak hartzen duen jarrera da, ez zailtasun fisiko zein psikikoa.
Beraz, emakume honek bere burua salatu duela esango nuke. Gaur korrika egin ordez, bizikletan ibili naiz eta irakurri beharrean, idatzi. Ekintza desberdinez osaturiko arratsalde arrunta izan da.