Arrazakeriaren amua

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola

Esaten digute ez dagoela denontzat nahikoa.

Etxebizitza falta dela, zerbitzu publikoak gainezka daudela, lana gero eta prekarioagoa dela. Eta amorru hori bideratzean, etorkina jartzen digute begien aurrean.

Bitartean, etxebizitzarekin negozio egiten dutenek aberasten jarraitzen dute; enpresariek gure lanetik etekina ateratzen dute; eta aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzen da. Gure bizitzak, nahiak eta helburuak beraien eskuetan daude. 

Kontua ez da aberastasuna nork duen soilik, baizik eta nork duen gure bizitzak antolatzeko boterea.

Arrazakeriak ez du errealitate hori estaltzen bakarrik: desberdintasun materialak ere sortu eta sendotzen ditu. Batzuek lan okerragoak eta eskubide gutxiago dituzte, eta kontrol handiagoa jasaten dute jatorriagatik edo azalaren koloreagatik.

Jartzen diguten amua ezin dugu irentsi. Mundu honek sortzen digun amorrua ezin dugu gure alboan dagoenaren aurka bideratu, gure bizitzak beren interesen arabera antolatzen dituztenen aurka baizik. Hor daukagu lanik handiena: ez gaitezen etsaiz nahastu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak