Milaka euroko isunak etxebizitza-eskubidea defendatzeagatik; 43 azpeitiar ikerketapean Voxen aurkako protesta baten harira; Iker Arana, testikulu bat galduta foam-jaurtigai batek jota; Amaia Zabarte, buruan zaurituta eta lurrean zegoela ostikada jasota; urriaren 12an Gasteizen Falangeren ekitaldia baimenduta eta antifaxistak kargatuta; Loiun, Flotillako kideen aurkako oldarraldia ere, ia beraien errua balitz bezala.
Eta galdetzen duzu, Bingen: zergatik hemen? Ez dago Ertzaintzaren aurkako kanpaina ilunik, ez garai zaharren mamurik. ETAren karta gero eta gutxiago baliatzen denean, "ezker erradikala" eta beste etiketa batzuk atera behar dituzue. Hemen dagoena EAJren eta Jaurlaritzaren kriminalizazio saiakera da, herri-mugimenduaren aurka: etxebizitzaren alde, faxismoaren aurka edo Palestinarekin elkartasunez antolatzen den oro seinalatu, zigortu eta bakartzeko ahalegina. Bidegabekeria normalizatzen denean, protestarako eta antolakuntzarako eskubidea defendatzea ezinbestekoa da. Horregatik, ekainaren 20an Bilbon izango gara.