Escalerillas borrokan

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2026ko apirilaren 1a

Baliteke Escalerillasi buruz ezer entzun ez izana, baina han gertatzen ari dena ez da Pasaiako salbuespen bat.

Pasaiako Portuak bertako etxebizitzak hustu eta eraitsi nahi ditu, merkantzien trenbide-proiektu pribatu bati bide egiteko. Portuko langile izandakoen familiak bizi dira: 40 urtez etxeok mantendu eta han bizitza egin dutenak. Orain, gainera, presioaren bidez auzokideak zatitu dituzte: batzuei bizi-itxaropenaren arabera kalkulatutako kalte-ordainak eskaini dizkiete; besteak, zuzenean, ezer gabe utzi nahi dituzte. Portuak urte luzez baliatu ditu familia horiek, eta orain, behar ez dituenean, kanporatu egin nahi ditu. Hori ez da portuaren erabaki hutsa. Instituzioek trabak jarri dizkiete bizilagunei, eta epaitegiek etxegabetzeari bidea ireki diote.

Ez pentsa, ordea, borroka hemen amaitzen denik. 2023tik hona, Etxebizitza Sindikatuaren bidez, protestak, batzarrak, sinadurak eta elkartasuna antolatu dituzte. Eta ez dute amorerik emango. Langile-klaseak, halako erasoei aurre egiteko, antolakuntza, elkartasuna eta borroka hedatzea behar ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak