Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2026ko otsailaren 2a

Faxismoa ez da iraganeko kontu bat.

Sistema honen barruan behin eta berriz sortzen den aukera politikoa da: krisia sakontzen denean, beldurra hedatzen denean; hor dugu ate-joka berriz. Horregatik, ez da nahikoa hari aurre egitea. Errotik desagerrarazi behar da, berriz agertzeko aukerarik izan ez dezan. Faxismoa ez da ideia abstraktu bat: etxegabeen kontrako erasoetan agertzen da, emakumeen aurkako biolentzia ukatzean, migranteen aurkako ehizetan, pobreak eta arrazializatuak jomugan jartzean, gerra eta eraso inperialistak normaltzat aurkeztean. Horren aurrean, ez dugu heroirik edo salbatzailerik behar. Borroka kolektiboa eta antolakuntza behar ditugu. Baina hori ez da nahikoa. Faxismoa errotik desagerrarazi nahi badugu, alternatiba politiko sinesgarri bat eraiki behar dugu: kapitalismoari aurre egingo dion proiektu askatzaile bat, bere biolentzia eta zapalkuntza gaindituko dituena. Ez dago itxaroteko tarterik. Orain ekin beharra daukagu.

Bihar, urtarrilaren 31n, Bilbon egon behar dugu faxismoari aurre egiteko. Faxistek ikus dezatela aurrean izango gaituztela. Kalea ez da zuena izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak