Faxistak gurean

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2025eko azaroaren 13a

Azken asteotan eskuin muturra kaleak hartzen saiatu da gurean ere.

Batzuek behin eta berriz errepikatu digute ez dela "probokazioetan erori behar", lege eta debekuekin nahikoa dela. Esperientziak, baina, kontrakoa diosku: ezikusiarena egiteak faxismoa normalizatzen du; eta legalismoak kaleko antolakuntza despolitizatzen. Faxismoari kaleetan aurre egin diotenak kriminalizatzeak desmobilizatu eta despolitizatu egiten du erantzun antifaxista, eta garrantzitsuena ezkutatzen saiatzen da: antifaxismoa zilegi eta beharrezkoa da. Izan da erantzun antifaxista karikaturizatu duenik ere: testosterona, futbola eta gimnasioa. Klixe horrek, faltsua izateaz gain, faxismoari egunerokoan aurre egiten dioten emakume guztien borroka mespretxatzen du. Ezin diogu faxismoari zentimetro bat ere utzi gure kaleotan. Eta hau ez da ezikusiarena eginda edota baimenen bidez lortzen, antolakuntza independente iraunkor baten bidez baizik; arazoa errotik heldu, eta aurre eginez.

Hazten saiatzen diren lekuetan, erantzuna izango dute. Beste aldera begiratzeak ez du balio, antolatuta soilik egingo diegu aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak