Palestinari Vuelta

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2025ko ira. 12a, 00:00

Vueltak erakutsi du ez dagoela neutraltasun posiblerik.

Protestak, aldarriak, ikusi ditugu bide bazterretan, Israel Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Protesta hauekin guztiz agerian gelditu da antolakuntzaren indarra nolakoa den, baina, era berean, agerian utzi ditu epelkerian goxo bizi direnak ere. Izan ere, isilik gelditzea, beste alde batera begiratzea edo protestarako une eta forma egokiaren zain egotea ere norbaiten alde jokatzea da; kasu honetan, Estatu Sionistaren alde.

Palestinaren alde egotea, baina, ez da soilik genozidioa gelditzeko exijitzea. Zer pasako da genozidioa gelditzean? Bere lur eta eskubide guztiak ebatsi dizkioten herri kolonizatu bat besterik ez da geldituko. Palestina defendatzeak bere erresistentziarako eskubidearen alde egitea ere badakar, eta argi izan behar dugu, Palestina biziko bada, Israelgo proiektu kolonialistak desagertu egin behar du, ez dago tarteko aukerarik.

Horregatik, gaur, inoiz baino gehiago, antolatu beharra daukagu. Palestinako genozidioaren kontra eta lotzen gaituzten kate guztien kontra. Gora palestinar erresistentzia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak