Txosnak

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola

Bergarako jaiak ate joka ditugu, eta aurten ere txosnek paper garrantzitsua beteko dute, bai plazan zein Bideberrin.

Normaltzat dugun egoera hau, baina, kolokan dago, joera guztiz kontrakoa baita: txosnek instituzioen aldetik traba burokratiko zein ekonomikoak pairatzen dituzten bitartean, makrojaialdi komertzialak eta kontsumora bideratutako aisialdia nagusitzen ari dira. Horren adibide da Israelgo Estatuaren aldeko KKR inbertsio funtsak, besteak beste, Viña Rock bezalako jaialdi bat bereganatu izana, honen izaera politikoa guztiz lausotuz. 

Testuinguru honetan, txosnek garrantzi berezia dute, gazteen politizaziorako eta proiektu askatzaileak bultzatzeko orduan, baina hori ez da beti bermatzen. Azkenaldian horren adibide izan dira hainbat kolektibori inposatutako beto politikoak.

Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da txosnak politika instituzionaletik kanpo eta modu ireki batean antolatzea, proiektu askatzaileak bultzatuz, oldarraldi erreakzionarioari aurre egiteko. Txosnen funtzio politiko eta soziala indartu behar dugu, hauek ere ez daitezen soilik aisialdirako gune bihurtu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak