Faxismoaren eta gerraren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2025ko urt. 19a, 00:00

Normalizatzen ari gara subjektu zapalduen aurkako diskurtsoak, langileon eskubide politikoak beheranzko etengabean daude eta langileriaren bizi-baldintzak okertzen ari dira.

Euskal Herrian ere ikus daitezke adibideak: faxista talde batek hainbat gaztetxeri eraso egin die, kaleak propagandaz betetzen ari dira eta sareetan pertsonaia eta diskurtso erreakzionarioen zabalpena etengabea da. Hori gutxi balitz, Europak gerran du fokua, eta baldintzak jartzen ari dira beraien interesen alde sakrifika gaitezen. Alderdi guztiek onartuta, aurrekontu militarrak etengabe handitu dituzte, eta badirudi derrigorrezko soldaduska ere geroz eta gertuago dagoela. Miseriara kondenatu nahi gaituzte, miseriaren errua guri botatzen diguten bitartean. Horren aurrean, langileoi beharrezkoa zaigu diskurtso faxistei eta neurri belizistei aurre egitea.

Oligarkiaren eta erreformismoaren agenda belizistari gure ezezkoa emateko, joera erreakzionarioen gorakadan ardura daukatenak seinalatzeko eta milaka gazte langile faxismoari aurre egiteko prest gaudela adierazteko, urtarrilaren 25ean Bilboko kaleak hartuko ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak