Milaka etxe hutsik dauden arren, eraikuntza enpresek proiektu publiko berriak jasotzen dituzte. Etxebizitza sozialak ere negozioaren logikan harrapatuta daude, behar dutenentzat irtenbide eraginkorra izan beharrean.
Eskualdean bertan dugu adibide on bat: La Caixak alokairu sozialekin espekulatzen du, egoera txarrean dauden paperezko etxebizitzak eskaini eta bertatik etekina ateratzen du, alokairu kontratuetan legez kanpoko klausulak ezarriz eta bizilagunen eskaerei ezikusiarena eginez.
Egoera honen aurrean, eskualdean eta beste hainbat lekutan, bizilagunak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista antolatzen hasi gara, La Caixaren abusuen aurka borrokatzeko. Antolakuntzaren bidez soilik lortuko dugu egoera aldatzea eta etxebizitza eskubide unibertsal bihurtzea. Horregatik, abenduaren 14an Bilbon egingo dugun manifestaziora deitzen dugu, etxebizitzaren negozioari ezetz esan eta guztiontzat etxebizitza eskubidea bermatu dadila aldarrikatzeko. Etxebizitza eskubidea guztiontzat!