Epelkeriaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2024ko ira. 28a, 00:00

Palestinako azken erasoaldia hasi zenetik ia urtebete igaro den honetan, dozenaka milaka dira zaurituak, atxilotuak, torturatuak, desagertuak, kanporatuak…

Ordutik hona, gutxienez 40.000 palestinar hil dituzte sionistek Gazako Zerrendan.

Hainbat izan dira gurean erasoaldi hau salatu dutenak, baina elkartasun hitz horien atzean, proposatutako irtenbideen artean, bi estatuen irtenbidea izan da errepikatuena. Bi estatu, Palestina eta Israelgo estatu sionista, hurrenez hurren. Hau da, urte luzez okupatua, erasotua, itoa, izan den estatuaren eta bere okupatzailearen arteko "bizikidetza baketsua". Hori, baina, ez da irtenbide bat, estatu sionistaren onarpen eta legitimazioa baizik. Nola da posible, alde batetik, Palestinaren askatasuna aldarrikatzea eta, bestetik, genozidio horren erantzule den Israel estatu gisa onartzea? 

Elkartasun keinu horiek elkartasun erreal bilaka daitezen, proiektu politiko bat behar dute atzetik, palestinarren askatasun osoa Israel suntsitzearekin soilik lortu daitekeela argi izango duena. Israel suntsitu, Palestina askatu! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak