Bueno, Bergaran, edo ia edonon. Idealista-n sartu, eta ezer ez, eta, egonez gero, hobe prezioari begiratu ere ez egitea. Inmobiliarietara ere joan zaitezke, eta pisurik lortzeko zortea izanez gero honorarioak ordaintzera nola derrigortzen zaituzten ikusi. Akaso, beltzean, honorarioak kobratzea ilegala baita. Edo okerrago, zuzenean "beste profil bat bilatzen dugu" bat jasotzea, "nomina kaskarregia duzu" edo "zure arrazakorik ez dugu nahi"-ren bertsio eufemistikoa. Behin etxea aurkituta arazoak amaitu direla pentsatuko bagenu, oker geundeke; etxejabeak esango digu nahiago duela kontraturik ez egin, edota etxetresnak matxuratzen direnean ordaintzea guri tokatzen zaigula. Bat-batean, pisua bere alabak behar duela, zu bidali eta gutxira bere alabaren antz handirik ez duen gizon bati alokatzen dion bitartean. Hau guztia eta gehiago eguneroko ogia dira etxe bat alokatu beharra dugunontzat. Abusu hauei aurre egiteko, batu etxebizitza sindikatura. Jabeen inpunitatea amaitu! Doako eta kalitatezko etxebizitza unibertsala!