Elkartasun 'hutsa'

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2023ko urr. 20a, 08:46

Aste krudela izan da Gazan. Israel eta Palestina ageri dira mapan, baina hori baino askoz gehiago dago sakonean. Sarraski hauen arduradunak Mendebaldeko estatuak dira; armak bidaltzen dituzten bitartean propaganda sionista zabaltzen dute, Palestinarekiko elkartasun keinuak jazarriz.

NATOren interesak daude eraso honen atzean; Ekialde Hurbilaren kontrolerantz pauso bat gehiago litzateke Israeleko estatu sionistaren ezarpen totala. Egoera honetan, Israel armaz hornitzen ari den PSOEri doako babesa eman dion Ezker Abertzalea elkarrizketa politikoaz ari zaigu, bi "bandoen" bonbardaketak berdinduz, Palestinako herriari "elkartasuna" adieraziz. Espainiako gerra aurrekontuak babestu, eta ostean arma horien krudela sufritzen duenari elkartasuna erakustea baino hipokritagorik ez dago.

Gaurdanik dagokigu, hitzezko elkartasun antzuez harago, basakeria honen erantzule diren estatu inperialistei aurka egitea, mundu mailako alderdi komunista iraultzailearen eraikuntzan gure aletxoa jarriz. Gaurko amorrua eta inpotentzia kapitalismoari aurre egingo dion antolakuntza iraultzaile bihur dezagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak