Esperantza saltzaile izan behar saltzeko beste ezer gelditzen ez zaizunean, faxismoaren goranzko joeraren frenoa ere papertxo horren bueltan omen dago... Faxismoari, baina, ezin zaio bozka bidez aurre egin, faxismoa Vox eta Desokupatik harago doalako; eraso matxista, homofobo zein arrazisten gorakada eta hauek justifikatzen dituen diskurtso erreakzionarioak geroz eta onarpen handiagoa izatea horren adibide argiak dira, eta instituzio burgesen bidez dena alda daitekeen fartsa saldu nahi digutenak joera horren arduradun dira. Faxismoak berriz gain har ez dezan bozkatzeko esango digute, duela lau eta duela zortzi urte gisa. Eta faxismoa geroago eta gertuago dugu, geroago eta indartsuago alde guztietan.
Sozialdemokraziarengan itxaropena izateko eskatzen digute, utz diezaiegula gure salbatzaile izaten, baina luzeegi dirau fartsak, argi dago faxismoari aurre egingo badiogu alternatiba erreal baten bidez izango dela, alternatiba sozialistaren eraikuntzaren bidez.