Badatoz hauteskundeak, etorri da kanpaina, eta esango digute ezkerreko alderdiek instituzio publiko hauek beraiek kudeatuta ez direla horrelakoak izango, ez dela autoritarismorik izango, pobrea ez dela kriminalizatuko. "Bozkatu ni, nik dena alda dezaket". Berriz ere instituzioetan boterera iritsi, eta bertatik aldaketarako aukera errealik ez dagoela (ber)deskubritzeko. Ez dakit inozotzat gaituzten ala beraiek diren inozoak.
Dena alda daiteke, baina ez da horretarako errezeta magikorik, bide luzea dugu dena errotik aldatu nahi dugunok, eta umiltasunetik bide horretan bere aletxoa jartzeko asmoz aurkeztu dugu Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatua, sozialismoaren bidean denontzako kalitatezko bizi-baldintzen alde borrokatzeko. Etxejabeen inpunitatea amaitzeko, batu sindikatura!