Den-dena nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2022ko urt. 24a, 17:04

Galtzeko etorkizunik ez dugunok soilik alda dezakegu oraina bere osotasunean, hau da, pobretzen ari garenok baino ezin diogu pobreziari aurre egin. Hortan datza urtarrilaren 29ko mobilizazioen garrantzia, Bilboko eta Iruñeko kaleetan egingo ditugun manifestazioek ez dituzte arazo hauek egun batetik bestera konponduko, baina ezinbestekoa da sistema hau errotik aldatu nahi badugu geroz eta gehiago, geroz eta antolatuagoak izatea.

Iluna da oraina, itxura beltza du etorkizunak. Begi-bistakoak dira langileon bizi-baldintzen kaskartzea, bizitzen garestitzea, eskubideen urraketa orokortua... eta badirudi hondamendiaren hasieran besterik ez gaudela. Argindarra, gasa, erregaiak, elikagaiak... ezin amaituzkoa da azkenaldian garestitu diren oinarrizko produktuen zerrenda, eta badirudi, denbora batez behintzat gorako joera hori mantenduko dela. Osasun-sistemaren kolapsoa ere adierazgarria da.  Garbi dago geroz eta jende gehiagok eman beharko duela sistema pribatura pausoa, betiere horretarako dirurik duenak, sistema publikoaren baliabide eskasiaren ondorioz itxaron zerrenda luzeak eta telefono bidezko kontsultak bihurtu baitira ohikoen. Norbaitek esan dezake pandemia garaian kolapsoa normala izan daitekeela, baina bi urteren ostean aitzakia pobrea dirudi horrek, ez besterik.

Hau da sistema kapitalista, alde batetik aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan kontzentratzen duen eta miseria geroz eta etxe gehiagotara eramaten duen sistema. Gizateria osoaren ongizatea bermatzeak beharrean, etekinaren logikak zuzentzen du sistema hau, eta ezer gutxi alda daiteke kolore batekoak zein bestekoak bozkatuz, boterea ez dagoelako kongresuan, burgesiaren eskuetan baizik.

Galtzeko etorkizunik ez dugunok soilik alda dezakegu oraina bere osotasunean, hau da, pobretzen ari garenok baino ezin diogu pobreziari aurre egin. Hortan datza urtarrilaren 29ko mobilizazioen garrantzia, Bilboko eta Iruñeko kaleetan egingo ditugun manifestazioek ez dituzte arazo hauek egun batetik bestera konponduko, baina ezinbestekoa da sistema hau errotik aldatu nahi badugu geroz eta gehiago, geroz eta antolatuagoak izatea.
Etorkizunak ekarriko digunean itxaropenik jarri gabe, baina determinazio osoz borrokan jarraitzea dagokigu, eta horretara dei egiten dugu, bi aukera posible baitaude: dagoena onartu edo sozialismoaren aldeko borrokara batu.

Guk argi daukagu, den-dena nahi dugu. U29an Bilbora!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak