Miseriaren biolentzia

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Plazaola 2021ko ira. 19a, 00:00

Kargak, kolpeak, gomazko pilotak. Eguneroko ogi bihurtu zaizkigu. Atxilotuak, identifikatuak, zaurituak. Badirudi egunez egiten den hori gauez egiten duena zigortzea, egurtzea, zilegi ez, beharrezko bihurtu dela. Pobrezia, etxegabetzeak, kaleratzeak. Miseria da daukaguna, eta miseria dakarkigutena. Miseria eta biolentzia. 

Inork uste dezake eredu kontua dela, hau da, polizia ez dela arazoa, bere kudeaketa desegokia baizik. Baina posible al da errepresio demokratikoagorik? Geure burua engainatzen ariko ginateke horrela uste izango bagenu, sistema kapitalistan polizia zapalkuntzarako tresna delako, klase batek bestea zapaltzeko tresna. Polizia jabetza pribatua defendatzeko existitzen da, hala ikus dezakegu Desokuparekin elkarlanean, Arrotxapean edota Tubacexeko eskirolen defentsan. Ez delako polizia zintzo edo gaizto kontua, poliziak berekin baitakar zapalkuntza, egoerak hala eskatzen badio.

Horregatik dagokigu polizia ereduari buruzko eztabaida hutsalak alde batera utzi eta sistema kapitalista bere osotasunean gaindituko duen Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzan sakontzen jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak