Kultura hau, baina, ezin da sistema kapitalistatik at ulertu. Egunero jasotzen dugun eduki horiek ere funtzio jakin bat baitute sistemaren baitan: etorkizuneko langile klase otzan eta infantilizatu bat heztea, soilik norbere arazoez arduratuko dena. Finean, langile klase bat, kolektiboa, konpromisoa eta besteekiko arduraren gisako kontzeptuak arrotz egingo zaizkiona. Guk ere garbi dugu, egoerak erantzukizunez jokatzea eskatzen du, eta, beraz, basakeria kapitalistari aurre egingo dion militantzia arduratsu, konprometitu eta umila garatzen jarraitzea dagokigu. Arduraz eta antolakuntza komunistaren bidetik.