Garaikoetxea, arrantzalekidea

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2026ko maiatzaren 11

Ezagutzen nautenek badakite nire aisialdietako ordu asko kainabera bat eskuetan ematen ditudala. Ordu goxoak bizi izan ditut arrantzan, nahiz eta sarritan esku hutsik etxeratu. Arrantzalearen helburua –nire kasuan, behintzat– ez da arraina, barne bakeari aukera ematea baino. Eta horretan inoiz ez dut zularik egin.

Kainabera eta gainerako tresnekin pilatutako eskarmentua zela eta, 1988an liburuxka bat idatzi eta argitaratu nuen: Amuarrantza. Eta libururako lankide maitagarri bat izan nuen, nirekin Uribarri Ganboako uretan orduak eman zituen beste arrantzale iaio batena: Karlos Garaikoetxea lehendakaria, Ajuria Enea jauregitik 1980-84 aldiko arratsalde batzuetan nire txaluparaino jauzi egiten zuena,  bere zaletasunaz gozatzeko gogoz. Eta liburua idaztea otu zitzaidanean aukerakoa iruditu zitzaidan sarrera idatz ziezadan.

Behean jarri dut Lehendakariaren idazkia, euskaraz egina. Lehen aldiz irakurri nuenetik harrapatu ninduten bere sentsibilitateak... eta euskara erabiltzeko trebetasunak.

Bitez lerro hauek, berriz ere nire miresmen publikoa aurkezteko, Lehendakari handia izan zen adiskide arrantzalearentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak