On Jenaro

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2025eko azaroaren 17a

Gutxitan pertsona batek eragin dit on Jenarok nigan piztutako aldeko jarrera bezalakoa.

Bost urte izan nituen berarekin zuzenean partekatzeko irakasle eta ikasle batek elkarri eskain diezaioketena: jakinduria berak eta ikasteko egarria nik. Gure herrira iritsi zenean, bizitzari buruzko nire eskarmentua bete samar zegoen. Baina horrek ez zidan eragotzi, inguratzen gaituen munduaren gaineko haren ezaupidetza sakonak ni zeharo hunkitzea, gure ekintza arduragabeek sortu dituzten bira eta bihurgune guztiak argitasun handiz ikertzeko gai baitzen. Ni baino askoz ere kritika-zorrotzagokoa baina, aldi berean, lagun hurkoarekiko ulerkorragoa izanik, aukerak aprobetxatzen zituen gure mundu txikiaren inguruko bere azterketen nondik-norakoak niri eskaintzeko. Batzuetan ez nengoen ados arazoaren bere analisiarekin, baina beti eskertzen nituen bere irakaspenak.

Jenaro Lekuona, Azkoititik Arrasatera etorri zen Bergarako apaiza, benetako energia eta jakinduria iturri izan genuen nire moduko askorentzat, egunero gero eta gehiago nahasten gaituen gizarte honetan ia-ia galdurik gaudenontzat. Erretiroa hartu zuenetik gure arteko harremanak urtean birritakoak izan ziren, bere eta nire urtebetetzeetan. Gutxi, baina nahikoak nik berari nire miresmena agertzeko eta bihotzez bere adiskidetasuna eskertzeko.

Beti arte, On Jenaro!!

Artikulu hau eta beste asko irakurtzeko hemen bloga: Etorkizuna etorkizun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak