Benetako kultur forjariak zarete; ez duzue ahaleginik aurreztu, beti jarrera positibo eta alaiarekin. Dantza eta txistua adierazpen elementu gisa aukeratu zenituzten, eta gorputzez eta gogoz eskaini diezue zuen jakinduria, altruismo puntu bat ere aurreztu gabe. Zuen dedikazioa osoa izan da, bakar-bakarrik gogobetetzearen truke. Eta goraino bete duzue horretaz zuen motxila: ehunka dantzari eta txistulari ernetu dira hain ederki erein duzuen haziari esker; eta hor daude orain, zuen ondoan, esker oneko eta maitasun seinale gisa.
Benetako esker onaren adierazpenak behetik gora datoz. Eta horixe da zuen kasua. Zuen lagunak, zuen ikasleak, zuen ondoan dantza egin eta txistua jo dutenak dira, zuen ametsak eta bideak batu zenituztenetik eskaini diozuen jendearen txalo eta mirespena aho batez zuei eskaintzea erabaki dutenak. Zuen gisako pertsonei erakuts dakiekeen omenaldirik ederrena da, mugarik gabea, zabal eta sakona. Lokarri guztietatik aske, zuen herriarengatik dena eman duzue-eta.
Izan zaitezte zoriontsu, omenezko erakuspen honetan eta oraindik maistra-maisu lanetan geratzen zaizuen aldian. Magisteritza ez baita inoiz amaitzen.
Marga eta Eugenio ( Eugenio eta Marga) erraldoiak zarete!!