Arrasatear asko gara gure gaztaroan Karnabalak zer ziren ozta-ozta genekienak. Urrutiko erreferentzia moduan geratzen ziren jai hauek, egoera politiko beltz batek estali baitzuen aratusteen muina behar bezala dastatzea, nahiz eta atez barneko bilkuretan batzuek askatasuna ematen zioten euren irudimenari, eta batez ere herriko elkarteetan jai inozo samarrak antolatzen zituzten. Batzuen eskandalurako eta askoren etsipenerako. [
Segi irakurtzen]