... gorroto gaindiezina sortzeraino hel daitekeena. Eta gehitzen du iparramerikarrak bere Neure buruarekiko kanta ospetsuan, inoiz gizakia libre izatekotan politika abesti bat izango litzatekeela. Oraintxe bertan sinatuko nuke nik Walten aitorpena, gizakiaren askatasunean sinesten baitut, helmuga-epea zein daitekeen asmatzea ezinaren hurrentzat badaukat ere.
Beste poeta hilezkor batek –Leon Felipe espainiar errepublikarra– unibertsoaren ardatza abesti baten gainean eta ez legeenean datzala idatzi zuen. Demokrazia unibertsala eta osoko tolerantziarekin bat egiten zuelako jazarri zuten, etengabe.
Bataren zein bestearen literatura gizakiaren askatasun naturalarekin dago lotuta, bi egileei bost axola zaielarik beren jatorriaren nondik norakoa eta bakoitzari dagokigun igarobideak edota nortasun agiri nazionalak adieraz dezakeena. Hegan egin nahi dute askatasunean, kortse guztietatik libre. Horregatik Withman eta Felipek burumotz eta ergeltzat hartuko lukete Pepe Bono sozialista, bere "Viva España" kañi dela-eta.